Argiaren abiadura
Wikipedia(e)tik
Argiaren abiadura hutsean konstante fisiko garrantzitsu bat da, c letraz adierazten edo latinezko celeritas hitzarekin (arintasuna) adierazten dena. Erradiazio elektromagnetiko ororen abiadura da hutsean, ez argi ikuskorrarena bakarrik.
Unitate metrikoetan, c zehazki 299.79.458 metro segunduko da (1.079.252.848,8 km/h). Argitzekoa da abiadura hau definizio bat dela, ez neurketa, Sistema internazionaleko oinarrizko unitatea metroa 1983ko urriaren 21etik argiaren abiadurarekiko definitzen baita, azken honen konstantetasunagatik: metro bat, argiak hutsean 1/299.792.458 segundutan ibilitako distantzia da.