Arkitektura egiptoar
Wikipedia(e)tik

Arkitektura egiptoarra, Antzinako Egiptok eraikitako arkitektura da.
Harriz egindako lehenengo arkitektura erraldoia da, K.a. III. milurtean garatutakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Egiptoko zibilizazioa nekazal zibilizazioa da. Faraoi jainkotuarenpean errotutako zibilizazioa, erlijiotasun sendo batez antolatua. Hiru faktore nagusi baldintzatzen eta eragiten dute ekoiztuko zen artean:
- Ingurune geografikoa : Nilo ibaiaren inguruan hazten da egiptoar zibilizazioa, basamortuaren erdian. Basamortuak urruneko inbasioak geldituko dituen hesia da; Nilo ibaia nekazaritza emankorrerako iturria da. Gainera, materialez aberatsa den kokagunea da (granitoa, kareharria, urrea, harri bitxiak e.a.).
- Hil ondorengo bizitzan sinismena : geroko bizitzan sinisten duen herria da, eta kontzeptu horrek sorkuntza artistiko handienak egitera eramaten du herria. Erlijioarekin batera garatzen da kontzeptuen idealizazioa eta abstrakzioa, beste mundu baten ideia. Beste munduak hartzen duen garrantziak darama, objetuak bere izaera naturalean imitatzetik aldenduz irudi ideal batez errepresentatzea.
- Antolamendu politiko eta soziala : gizarte autokratikoa da, egitura zurrunekoa. Faraoia sistemaren buru da, erlijioa eta politika uztartzen dituen sisteman.
[aldatu] Arkitekturaren ezaugarriak
Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura zibil eta militarrerako buztina erabiltzen zuten, arkitektura erlijiosoan berriz harria ziurrenik eraikin erlijiosoei biziraupen amaigabea eman nahiko zietelako. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Eraikuntza sistema sinpleak erabili zituzten, pilaketan eta arkitektura arkitrabatuan oinarrituta. Formak ere nahiko sinpleak dira, zurez – palmondoz – eraikitako arkitektura irudikatzen da harrizkoetan. Dena den, erraldoitasuna da arkitektura honen bereizgarri nagusiena.
[aldatu] Sailkapena
- Hilobiak
- Mastabak : zaharrenak dira. Oinplanu laukizuzeneko piramide trenkatu itxura dauka. Lur azpian gorpu-ganbara kokatzen da. Aberats eta funtzionario nagusienentzako eraikinak dira. Mastabak, XI. dinastiarekin amaitzen dira ( K.a. 2052.ean ).
- Piramideak : Oinplanu laukizuzeneko piramideak dira, erregeen hilobiak hain zuzen. Eraikuntza erraldoiak diren arren, tamaina ezberdinetakoak eraiki zituzten. Kareharrizkoak dira. Piramideen eraikuntza VI. dinastiarekin amaitzen da.
- Hipogeoak : Harkaitzetan zein lurpean indusitako gorpu-gabarak dira. XII. dinastian abiatzen da eraikin hauen eraiketa.
- Tenpluak : Jainkoen egoitzak dira. Erregea eta apaizak bakarrik sar zitezkeen barruan. Ospetsuena, Amon-Ra jainkoaren ospez egindako Karnakeko tenplua da.XVIII. dinastiatik aurrerakoak dira eraiki ziren gehienak.
[aldatu] Eraikin nagusiak
- Piramideak :
- Kefren
- Gizako Piramide Handia Keops faraoiarena.
- Zozer
- Tenpluak :
- Abu-Sinbel
- Luxor
- Karnak
[aldatu] Ikus gainera
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |