Arpitania
Wikipedia(e)tik
Arpitania Arpitania, Arpetania, Francoprovencia |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Ereserkia: Fier et a l'abada tanqu’a la fin | |||
Hiri nagusiak | Lyon (Liyon), Geneva, Grenoble (Grenoblo), Lausanne (Losena), Saint-Étienne (Sant-Etiève), Neuchâtel (Nôchâthél), Aosta (Aoûta), Chambéry (Chambèri), Annecy (Èneci), Sion, Fribourg (Fribôrg), Roanne (Rouana), Bourg-en-Bresse (Bôrg) | ||
Dirua | euroa, Suitzar libera | ||
Herritarra | arpitan | ||
Hizkuntza(k) | arpitana edo frankoprovenzera, frantsesa, italiera, alemaniera | ||
Arpitania, Arpetania edo Frankoproventzia frankoprovenzera edo arpitanaren lurraldea da. Alpeen mendebaldean kokatutako kultur lurralde bat da, hizkuntzari dagokiona bereziki. "Arpitania" hitza Arpes-etik dator, hau da, Alpeak arpitanez. Gaur egun, Arpitania ondoko estatuetan banandurik dago: Frantzia, Italia eta Suitza.
Arpitania ondoko eskualdeek osatzen dute:
- Frantzian: Savoia (Savouè) -Savoia Garaia (Hiôta Savouè edo Savouè d'Amont) eta Savoia Beherea (Savouè d'Avâl)-, Franche-Comté (Franche-Comtât), Charolais (Charolês), Beaujolois (Biôjolês), Bugey (Bugê) eta Dauphiné-ren (Dôfenâ) iparraldea, Forez (Forêz), Mâconnais (Mâconês), Bresse (Brêsse), Lyonnais (Liyonês) eta Dombes (Domba) eta Borgoinaren zati bat (Borgogne).
- Suitzan: Romande ia osoa (hau da, Suitzako alde frantsesduna).
- Italian: Aosta Ibarra (Vâl d'Août) eta Piemonteren (Piemont) Alpeen aldea, arpitanez Vâlades Arpitanes du Piemont deituak.
Roanne eta Mâcon arteko aldea, frantsesa eta arpitanaren arteko trantsiziozko zonaldea da, Francisca edo, frantsesez, Francisé deritzona.
Apuliako (Poulye) eskualde italiarrean, arpitana mintzatzen den lurralde txiki bat dago, eta talde arpitaniarzaleek Arpitaniaren barnean sartzen dute. Zehazki, Cèles de Sant Vuite (Celle di San Vito) eta Fête (Faeto) udalerriak sartzen dira hizkuntz enklabe honetan.
[aldatu] Historia
Arpitania, arpitanaren lurralde liguistiko-kulturala bazala ulertuz, Erdi Arotik exisitzen da. VII. eta IX. mendeetan jada arpitanaren hizkuntz domeinuaren izatea baiezta daiteke, iparrekialdean eta ekialdean oil hizkuntzarekin -egungo frantsesaren ahaidea- eta hegoaldean oc hizkuntzarekin -egungo okzitaniera- muga eginez. Arpitanak, era berean, iparrekialdetik alamanen hizkeraren eragina jaso zuen, ekialdetik piemontera eta lombardera hizkuntza italikoen eragina jasotzen zuen bitartean.
1789tik aurrera, Frantziako estatuaren garapenak arpitanaren ahultzea ekarri zuen, hiri inguruneetan batez ere.
Harpitanya toponimoa 1970eko hamarkadan sortu zuen Jozé Harrieta aostarrak, Mont Blanc mendia eta Rodano ibaiaren ingurunea izendatzeko. Kontzeptua, hala ere, Italiako aldean ari zen alderdi politiko txiki bati lotu zitzaion: Mouvement Harpitany. Ondoren, Suitzan lehendabizi eta Frantzian geroago, Arpitania kontzeptua berriz hartuko da, kutsu politikoaren gainetik kutsu geografiko eta kulturala gailenduz.