Aruba
Wikipedia(e)tik
|
|||
Hizkuntza ofiziala | Neerlandera | ||
Hiriburua | Oranjestad | ||
Biztanleak | - Guztira 70.007
|
||
Independentzia | - Deklaratua Ez du
|
||
Txanpona | Arubako florina |
Aruba Antilla txikietako irla bat da. Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986. urterarte Antilla Herbeheretarren parte izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Gobernua eta politika
Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbereetako lurralde ez metropolitano bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta extradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak lege, konstituzio, gobernu eta moneta propioak dauzka.
Bertako estatu burua Herbehereetako erregina da, Aruban, gobernatzaile batez errepresentatua delarik. Sei urteetarako hautatua izaten da gobernatzaile hau. Gobernua ordea, lau urtean behin hautatua izaten da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da, bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen duelarik.
[aldatu] Geografia
Arubako hiriburua Oranjestad hiria da.
[aldatu] Ekonomia
Arubako iharduera ekonomiko nagusiena turismoa da, BPG-ko erdia osatzen duelarik. Bertako moneta Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).
Turismoa da arubar ekonomiako euskarri nagusiena, bertan bait dago lan enplegu gehienen iturria. Banku aktibitateek eta petrolio birfinketak garrantzi handia daukate era bai.
[aldatu] Hizkuntza
Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra Neerlandera da. Hizkuntza hau da hezkuntzan erabiltzen dena. Orohar esan daiteke arubatarrak elebidunak edota eleanitzak direla; Arubako biztanleek ingelesa, gaztelania eta neerlandera ezagutu eta erabiltzen bait dute. Hizkuntza garrantzitsu horien artean, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabiltzen den papiamento delako hizkuntza. Papiamentoa gaztelania edota portugesa-tik sortutako hizkuntza krioilo bat da. Azken urteotan Arubako gobernuak gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaio papiamentoari.