Asua ibaia
Wikipedia(e)tik
Asua ibaia Ibaizabal itsasadarraren adarra da. 15 kilometroko ibilbidea egiten du Lezamatik hasita eta Lutxanaraino (Erandio). Asua auzotik aurrera ibaia itsasadarra bihurtzen da. Antzina Asuan bertan portu txiki bat egon zen.
Honako herri hauetatik igarotzen da: Lezama, Zamudio, Derio, Larrondo (Loiu), Sondika, Asua (Erandio) eta Lutxana (Erandio).