Derio
Wikipedia(e)tik
Derio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Derio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Txorierri |
||
Posta-kodea | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
m 10,7 km² 5.107 (2006) 654,9 bizt/km² |
||
Herritarra | derioztar | ||
Alkatea | Lander Aiartza | ||
www.deriokoudala.net | |||
Derio Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierri eskualdeko handiena. 5.000 biztanle inguru bizi dira egun Derion, nahiz eta hurrengo urteetan dezente haziko dela aurreikusi.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintzoa aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ordezkatuko zituena ere, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.
Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan osatzen zutenak elizatea. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen ziren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusira (32. jesarlekua) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.
San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazari zentsatuek, eta 1745ean berreraikia izan zen. Patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroxeago Morianako Konde eta Kondesarena zen. Azken hauek, jabe errealengo gisa, XVII. mendeko azkenean erantzuna eman eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak, aurkezten zituzten, zati bat ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako ziren 1740an irabazitako auziaren arabera.
[aldatu] Kokapena
Herriaren mugak hauek dira: Mungia eta Laukariz iparraldean, Zamudio ekialdean, Bilbo hegoaldean, eta Sondika eta Loiu mendebaldean. Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak gurutzatzen dute. Bere koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’. Bilboren erdigunetik 8 kilometrotara dago.
Azalean 10,7 km2 ditu, 5000 biztanle inguru, eta 501,2h/km2 dentsitatea. Hirigune modernoa du finkamendu berrien eraginaz. Finkatu diren enpresengandik hazi da, Txorierriko gunerik populatuena bihurtu arte.
[aldatu] Jaiak
- Maiatzak 15: San Isidro Jaiak, herriko jaiak.
- Uztailak 25: Santiago, San Kristobal auzoan (Derio zaharrean).
- Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
- Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
- Abuztuak 17: Santi Mami jaiak, Santi Mami auzoan.
- Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.
[aldatu] Ikustekoak
- San Kristobal eliza: X. mendean eraikia eta 1745ean berreraikia.
- San Isidro eliza: 1958an eraikia
- San Esteban baseliza.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Hedabideak
- "Aikor" aldizkaria.
- Beitu udal aldizkaria.
[aldatu] Derioztar ezagunak
- Angel Garitano "Ondarru"
- Ander Garitano
- Gaizka Garitano
- Juan Luis Goikoetxea
- Mikel Goikoetxea
- Jon Ugutz Goikoetxea
[aldatu] Ikus, gainera
- Derioko egoera soziolinguistikoa
- Tximintx euskara elkartea