Australopithecus africanus
Wikipedia(e)tik
Australopithecus africanus | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Australopithecus africanus |
||||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Australopithecus africanus, Australopithecus generoko espezieetatik lehena aurkitu zutena izan zen. Bere arrasto gehienak Hego Afrikako Makapansgat, Sterkfontein eta Taung-eko aztarnategietan aurkitu dira.
Aipatutako aztarnategi guzti hauek kobazuloen barnean daude, eta hominidoekin batera animalien aztarnak aurkitu zirenez, ehiztariak zirela, armak erabiltzen zituztela... esan zuten, nahiz eta beranduago hau horrela ez zela konturatu.
Izan ere Australopithecus africanus espeziea ere, bere generoko beste guztiak bezala, guztiz belarjalea zen, aurkitutako haginetako batzutan aurkitutako tuberkulu eta fruitu lehorren aztarnak garbi erakusten dutenez.
Africanus espeziea, fisikoki burua borobilagoa, masail irtenagoak eta mutur txikiagoagatik bereizten da. Burezurraren kapazitatea 420eta 500 cc artean dago. Letaginak berriz, Homo generoarenak baino zorrotzagoak dira eta hagin oso handiak zituen.
Bere ibilkera guztiz bipedoa zen, nahiz eta denbora asko igaro zuhaitz gainetan igota. Hala erakusten dute behintzat beso luze eta hanka arkeatuek. Bestalde bere foramen magnum-ak (burmuina, bizkar-hezur muinarekin lotzeko burezurraren azpialdean dagoen zuloa) posizio tente bat adieratzen du.
Bere ondorengoei dagokienez duda anitz daude, batzuek homo generoarekin lotzen baitute eta beste batzuek, berriz, parantrapus-arekin. Oraingoz, ez dauka ondorengo finkorik.