Bernardo Bertolucci
Wikipedia(e)tik
Bernardo Bertolucci (Parma, 1941eko martxoaren 16) Italiako idazlea eta zinema zuzendaria da. Sexua eta politika dira, kritikagile batzuen arabera, Bertolucciren gai jorratuenak. Izan ere, marxistatzat jotzen du bere burua Bertoluccik.
Pier Paolo Pasoliniren laguntzaile gisa hasi zen zinemagintzan Bertolucci. 1962an, 21 urte zituela, lehen filma zuzendu zuen, La commare secca izenekoa. Urte horietan Italiako zinemak urrezko garaia gozatzen bazuen ere, hurrengo hamarkadan beste herrialde batzuetako konpainiekin bat egin behar izan zuen ikusleak erakartzeko. Bertolucci ez zen salbuespenik. Horrela, haren pelikuletan aktore atzerritarrak agertzen hasi ziren: Marlon Brando 1972ko Ultimo tango a Parigi filmean, Burt Lancaster, Donald Sutherland, Robert de Niro, eta Gérard Depardieu 1976ko 1900 filmean...
[aldatu] Filmografia
- La commare secca (1962)
- Prima della rivoluzione (1962)
- La Via del petrolio (1965)
- Il Canale (1966)
- Partner (1968)
- Amore e rabbia (1969, "il Fico Infruttuoso" atala)
- La Strategia del ragno (1970)
- Il Conformista (1971)
- Ultimo tango a Parigi (1973)
- 1900 (edo Novecento, 1976)
- La Luna (1979)
- La Tragedia di un uomo ridicolo (1981)
- L'Ultimo Imperatore (1987)
- The Sheltering Sky, (1990)
- Little Buddha (1993)
- Stealing Beauty (1996)
- Besieged (1998)
- Ten Minutes Older: The Cello (2002)
- The Dreamers (2003)