Marxismo
Wikipedia(e)tik
Marxismoa Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduan eta obretan oinarritutako doktrina filosofiko eta politikoen multzoa da. Marx Hegelen filosofian, Adam Smithen ekonomia politikoan eta XIX. mendeko sozialismo frantsesean oinarritu zen, bere garaiko gizartearen kritika zientifiko eta iraultzailea egiteko. Kritika honen adierazpenik sistematikoena Kapitala obran eman zen.
Aipatu oinarrietaz gain, XX. mendeko zenbait autore marxistak (Louis Althusser, Toni Negri, Miguel Abensour...) Machiavelli zein Spinozaren eragina ere somatu dute Marxen obran.
1883an Marx zendu zenetik, hainbat talde eta pertsonak erabili eta erreibindikatu du marxismoa, proposamen oso desberdinak garatu direlarik izen honen azpian; sozialdemokrazia eta komunismoa, esaterako.
Egun marxismoa mugimendu iraultzaile eta pentsalari ugarik bereganatu, erabili eta garatzen dute. Doktrina hau gidatzat zuen estaturik garrantzitsuena (Sobietar Batasuna) desagertu bada ere, gaur egun marxista gisa definitzen diren estatuak badira (Vietnam, Kuba, Txina, Ipar Korea eta Laos).
![]() |
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |