Chubuteko probintzia
Wikipedia(e)tik
Chubut Argentinako probintzia da. Hiriburua Rawson da, baina hiri nagusia Comodoro Rivadavia da.
Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Rio Negroko probintzia, hegoaldean Santa Cruzeko probintzia, mendebaldean Txile eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.
224.686 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 413.237 biztanle zituen (1.8 biz./km2).
15 departamendutan eta 46 udalerritan banatuta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- Tehueltxeak ziren jatorrizko biztanleak, lurraldera europarrak iritsi baino lehen.
- XIX. mendean Galestik joandako herritar batzuk hasi ziren lurraldea populatzen. Hortik datoz hainbat izen toponimiko.
- 1939an "Cymru-Ariannin/Gales-Argentina" elkartea sortu zuten (ikusi kanpo-lotura).
[aldatu] Hiri nagusiak
1.Comodoro Rivadavia: 135.632 biztanle (2001).
2.Trelew: 89.547
3.Puerto Madryn: 57.791
4.Rawson (hiriburua): 26.183
[aldatu] Hizkuntzak
Gaztelera hizkuntza nagusia den arren, hiztun gutxitu batzuk bizi dira: Alde batetik mapudungunezko hiztun maputxeak eta bestetik galeserazkoak ere bizi dira probintzian.