David Hilbert
Wikipedia(e)tik
David Hilbert (1862ko urtarrilaren 23a, Königsberg, Ekialdeko Prusia - 1943ko otsailaren 14a, Göttingen, Alemania) matematikari alemaniar bat izan zen, XIX. mendeko amaierako eta XX. hasierako garrantzitsuenetakotaz jotzen dena. Hainbat ideia sortu eta garatuz irabazi zuen bere izena, hala nola inbarianteen toria, Hilberten axioma eta Hilberten espazioaren nozioa, analisi funtzionalaren oinarrietako bat. Hilbertek eta bere lana ikasi zutenek mekanika kuantikorako eta erlatibotasuna nagusirako beharrezkoa zen egitura matematikoaren zati garrantzitsuak atera zituzten. Frogapen matematikaren eta logika matematikoaren sortzaileetako bat izan zen, baita matematika eta metamatematika ezberdintasunarena ere. 1900 urtean kaleratu zuen problema sorta batek XX. mendeko ikerketa matematikoaren zati handi baten nondik norakoa ezarri zuen, hau Hilbertek zuen garrantziaren adibidea delarik.