Departamendu
Wikipedia(e)tik
Departamendu bat estatu bat administratiboki lurraldez banatutako unitate bakoitza da.
Frantzia 100 departamendutan banatzen da (horietatik 4 itsasoz haraindira). Banaketa hau 1790eko urtarrilaren 4ean erabaki zen, antzinako Frantziako Probintziak ordeztuz.
Departamendu bakoitzaren burua Prefeta da.
[aldatu] Antolaketa
Departamendua tokiko kolektibitate dezentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako Hautapen Unibertsal Zuzenez aukeratua.
Departamenduak eskualdetan taldekatuak daude eta barrutietan (arrondissements) zatituak. Azken hauek kantonamendu eta udalerritan zatituak daude.