Saint-Pierre eta Mikelune
Wikipedia(e)tik
Saint Pierre eta Mikelune (frantsesez Saint-Pierre-et-Miquelon) Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Saint Pierre eta Mikelune uharteek osatua. Ozeano Atlantikoan kokatzen da, Kanada kosta ertzean, Ternuatik gertu.
Euskal arrantzaleek XVI. mendetik portutzat hartu zuten, bakailaoa arrantzatzen, Ternua inguruan arrantzan zebiltzanean. Hala ere, XV. mendea baino lehenago han ibili zirela esaten da, nahiz eta oraindik frogatu gabe egon. Horregatik agertzen da Ikurrina Saint Pierre eta Mikeluneko banderan, Bretainiakoa eta Normandiakoarekin batera. Abuztuan Euskal Jaiak antolatzen dira, euskal dantzak eta esku pilota txapelketarekin.