Eskailera-suge
Wikipedia(e)tik
Eskailera-suge | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Elaphe scalaris
|
||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Elaphe scalaris Schinz, 1822 |
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa
Eskailera-suge( Elaphe Scalaris) Iberiar Penintsulan iparraldeko muturrean izan ezik(iparraldeko eskualde hezeetan), Frantziako Mediterraneoko kostaldean, Hyères uhartetan eta Menorcan aurkitzen dugun sugea da.
Euskal Herrian bestalde,alde mediterraniarrean aurki genezake: Araban Ebro ibaiaren inguruetan, eta Nafarroan berriz, erdi-alde eta hegoaldean.
[aldatu] Itxura
Suge hauek tamainaren aldetik,160 cm-rainokoak neurtu diren arren, ale gehienak 120 cm baino txikiagoak izaten dira. Gorpuzkera sendoko suge handi honek mutur puntazorrotza eta irtena du. Gorputzeko ezkatak leunak dira baina aurpegikoa zorrotza atzeko aldean.
Koloreari dagokionez,uniformea izaten da. Helduetan gris horixka edo arre argiaren artekoa da. Bizkarraldean bi lerro arre ilunak eta paraleloak dituzte; sabelaldea markarik gabekoa edo ilunak diren orban batzurekin. Bere begia arre iluna da beginini biribilekin. Gazteek bizkarraldean nabarmenak diren H formako orbanak dituzte; hauek elkartzen direnean ""eskailera" bat, orban irregularrak, marrak edo alboetako barrak formatzen dituzte.
[aldatu] Ohiturak
Narrasti hau batipat sastrakez hornitutako toki harritsu eguzkitsu eta lehorretan, larre-bazterretan, baso irekietan, nekazal laboretan, mahastietan, edo horma-zuloetan aurki daiteke. Ingurune heze eta hotzak ez ditu gustokoak. Dietari dagokionez, helduek odol beroko ehizakiak jaten dituzte: karraskariak, untxi txikiak, saguak, eta abar. Hegaztiak ere, batik bat kabian harrapatzen dituztenak. Euren ehizakiak ahoaz eutsi, eta konstrikzioz akabatzen dituzte irentsi baino lehen. Ale gazteek berriz, matxinsaltoak eta antzeko tamainako beste animalia ornogabe batzuk ehizatzen dituzte. Bere etsaiak ere badituzte, haien artean, arrano sugezalea, zapelatza, lepahoria eta batez ere gu , gizakiok. Harrapaketa saiatzerakoan suge oldarkorra da bere burua babestu nahian; zoritxarrez gizaki askorentzat, gainontzeko sugeak bezala, hil beharreko izakiak dira. Hori ez da horrela eta ezin dugu ahaztu, naturan, oso garrantzitsua den funtzio bat betetzen dutela.
[aldatu] Ugalketa
Eskailera sugeak obiparoak dira. Araldia udaberriaren azkeneko egunetan gertatzen da. Ernalketa burutu eta hiruzpalau astera, emeak 6-24 arrautza errungo ditu lurreko zulo edo harriazpiren batean. Uda bukaeran jaioko dira sugekumeak eta inoren laguntzarik gabe aurrera ateratzen gai izango dira.
[aldatu] Ikus, gainera
- Elaphe longissima
- Elaphe quatorlineata
- Malpolon monspessulanus