Sailkapen zientifiko
Wikipedia(e)tik
Sailkapen Zientifikoa edo Sailkapen biologikoa biologian espezie eta organismoak sailkatzeko erabiltzen den sistema da. Carolus Linnaeusek proposatu zuen metodoan oinarritzen da, baina ondoren Charles Darwinek egindako ekarpenekin hobetu, ADNaren inguruko ikerketek eta analisi informatikoak berritu egin dute hau egiteko modua.
[aldatu] Linnaeus
Carolus Linnaeusek Systema Naturae liburua publikatu zuen 1735an. Bere sisteman natura osoa hiru zatitan banatua zegoen: mineralak, begetalak eta animaliak. Linnaeusek lau sailkapen maila zehaztu zituen: klasea, ordena, generoa eta espeziea.
Hala ere bere ekarpenik famatuena gaur egun erabiltzen den sistema binomiala da, zeinetan espezie bakoitza Genero espezie moduan aipatzen den.
[aldatu] Garapena denboran
Linnaeusen klasifikazioaren geroztik Charles Darwinen arbaso komunaren ideia sartu zen sailkapenentan.
1960ko hamarkadan eskola Kladistikoa sortu zen, taxoi bakoitza eboluzio-zuhaitz batea kokatzen. Taxoi bakoitzak arbaso komun bateko izaki guztiak jaso behar ditu eta hauei monofiletiko deitzen zaie. Kontrakoa gertatzen bada talde batean parafiletikoa izango da (adibidez, satitsu guztiak ez dira talde berekoak).
Domeinuak erlatiboki berriak dira, 1990an sortu bait zen hiru domeinuen sustema. Gaur egun biologo gehienek sistema hau erabiltzen dute, nahiz eta batzuek bost erreinuen sistema erabiltzen dute. Metodo honetan lehen zegoen Monera (Bacteria) erreinua orain Bacteria eta Archaea domeinutan banatu da. Beste 4 erreinuak Eukaryota domeinuan bildu dira.
[aldatu] Adibideak
Taula honetan biologiaren historian erabili diren 5 espezie nagusiak agertzen dira.
Izena | Ozpin-eulia | Gizakia | Ilar | Lanperna | E. coli |
---|---|---|---|---|---|
Domeinua | Eukarya | Eukarya | Eukarya | Eukarya | Bacteria |
Erreinua | Animalia | Animalia | Plantae | Fungi | Monera |
Phyluma | Arthropoda | Chordata | Magnoliophyta | Basidiomycota | Eubacteria |
Subphylum | Hexapoda | Vertebrata | Magnoliophytina | Hymenomycotina | |
Klasea | Insecta | Mammalia | Magnoliopsida | Homobasidiomycetae | Proteobacteria |
Subklasea | Pterygota | Placentalia | Magnoliidae | Hymenomycetes | |
Ordena | Diptera | Primates | Fabales | Agaricales | Enterobacteriaceae |
Azpiordena | Brachycera | Haplorrhini | Fabineae | Agaricineae | |
Familia | Drosophilidae | Hominidae | Fabaceae | Amanitaceae | Enterobacteriaceae |
Azpifamilia | Drosophilinae | Homininae | Faboideae | Amanitoideae | |
Generoa | Drosophila | Homo | Pisum | Amanita | Escherichia |
Espeziea | D. melanogaster | H. sapiens | P. sativum | A. muscaria | E. coli |