Estatu kolpe
Wikipedia(e)tik
Estatu kolpe bat (coup d'État frantziarretik), pertsona talde baten partetik, nagusiki indar armatu matxinatuak edo gizarteko sektore haserreak, indarrean dagoen boterearen usurpazioari deritzo, horretarako Estatuaren legezkotasuna bortxatuz.
Estatu kolpeak diktadura baten ezarpenarekin amaitzen dira nagusiki, baina hau ez da beti horrela. Definizioz edozein gobernu motaren aurka egin daiteke, autoritarioa izan daitekeena edo ez. Zentzu peioratiboan ordea, diktaduraren bat ezartzeko saiakerei so egiteko erabiltzen da.
Herrialde baten legezkotasunaren eta burujabetzaren aurkako eraso honek berauen gordetzaile diren erakundeen bahiketa eskatzen du. Erakunde hauek gobernua edo parlamentua izan daitezke herrialde demokratikoetan, edo erregea edo diktadorea beste motatako gobernu sistemetan. Komunikabideen kontrola, oposizioaren debekua eta zuzenbide estatuaren kentzea ere ohikoa da.
Estatu kolpeak nahiko ohikoak izan dira XIX. eta XX. mendeetan mundu osoan.