Euskal Y
Wikipedia(e)tik
Euskal Y-a, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen Abiadura Handiko Tren sarea da. Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena izango da, guztira 4.000 milioi euroko kostua izango du eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko da. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen zati bat ordainduko du eta Espainiako Gobernuak gainerakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Abiadura Handiko Tren sare bat eraikitzea aspaldiko kontua da Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehen proposamenak 1990ko hamarkadaren hasieran egin ziren. Proiektuaren aurkezpen ofiziala 2006ko azaroaren 27an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Espainiako sustapen ministerioko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburua, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria egon zirelarik.
[aldatu] Aurrekariak
Euskal Autonomia Erkidegoan Abiadura Handiko Tren sare bat eraikitzeko lehen proposamenak egin zirenetik, hamabost urte igaro behar izan zuten proiektu zehatz bat izan aurretik. Espainiako gobernu eta Euskal Autonomia Erkidegokoaren arteko desadostasunek, eta proiektua nola ordaindu izan dira arazorik handienak.
Azkenik, proiektua Espainiako eta Euskadiko erakundeek ordainduko dute erdizka, Kontzertu Ekonomikoaren baliabide ekonomikoak erabilita.
[aldatu] Eraikuntza
Euskal Ya eraikitzeko lehen obrak, 2006 irailean gauez eta azpikeriaz hasi ziren, Arabako Ullibarri-Arrazua eta Legutio bitarteko tartean. Bestalde, ibilbideko beste tarte batzuen lizitazioa hasia da, eta ondorengo hilabeteetan hasiko dira eraikitzen. Tarteen lizitazioak normalki hilabete batzuetan zehar luzatzen da, ondoren Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako gobernuak, tarte jakin bakoitza eraikuntza enpresa jakin batzuei esleitu behar die.
2006ko abenduan tarte berriak lizitatu ziren, zehazki Eskoriatza eta Aramaio arteko tartea, eta Aramaio eta Arrasate artekoa.
[aldatu] Inaugurazioa
Eusko Jaurlaritzak 2011rako aurrikusten du tren sarea eraikia egongo dela.
[aldatu] Sarearen ezaugarriak
Euskal Y-a Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintzietan zehar hedatuko da, sareak guztira 169,9 kilometroko luzeera izango du, 28 tarte desberdinetan banaturik. Ia 170 kilometro horietatik 105,9 (ibilbidearen %62a) tunelak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren erliebearen zailtasunaren adierazle.
Nazioarteko trenbide zabalera erabiliko da lehen aldiz (1.435 milimetro). Guztira 80 tunel eraikiko dira eta 71 bidezubi. Lur gaineko ibilbidearen %10a bidezubiak izango dira, gainerantzeko %29a trenbide normala izango delarik.
[aldatu] Tarteak
Euskal Ya Espainiako Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana eraikiko dute. Bilbo eta Gasteiz arteko tartea Espainiako Sustapen Ministerioak eraikiko du, eta Bergara eta Irungo herrian arteko tartea Eusko Jaurlaritzak eraikiko du, Euskal Trenbide Sarea enpresaren bitartez.
[aldatu] Araban
- Aramaio - Arrasate
- Eskoriatza - Aramaio
- Legutio - Eskoriatza
- Arratzu-Ubarrundia - Legutio
[aldatu] Bizkaian
- Galdakao - Basauri
- Lemoa - Galdakao
- Zornotza - Lemoa
- Zornotza - Zornotza
- Durango - Zornotza
- Abadiño - Durango
- Atxondo - Abadiño
- Elorrio - Atxondo
- Arrasate - Elorrio
- Ugarte - La Arboleda
[aldatu] Gipuzkoan
- Arrasate - Ezkio-Itsaso
- Ezkio-Itsaso - Hernialde
- Hernialde - Zizurkil
- Zizurkil - Urnieta
- Urnieta - Hernani
- Hernani - Bidasoa ibaia
[aldatu] Bidaia denborak
Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetan zehar bidaiatzeko ordubeteko denbora baino gutxiago behar izango da. Zehazki, Bilbotik Gasteizera 28 minutu, Bilbotik Donostiara 38 minutu, eta Gasteizetik Donostiara 34 minutu.
Horrez gain, Europako beste hiri batzuetara bidaiatzeko denborak honakoak izango dira:
Ibilbidea | AHTarekin iraupena | Oraingo iraupena |
---|---|---|
Bilbo - Madril | 2 ordu 10 minutu | 5 ordu 40 minutu |
Gasteiz - Madril | 1 ordu 42 minutu | |
Donostia - Madril | 2 ordu 15 minutu | |
Bilbo - Bordele | 2 ordu 18 minutu | 4 ordu 55 minutu |
Bilbo - Paris | 5 ordu 47 minutu | 9 ordu 10 minutu |
Madril - Paris | 7 ordu 25 minutu | 13 ordu 27 minutu |
Madril - Bordele | 4 ordu 20 minutu | 8 ordu 15 minutu |
[aldatu] Abiadura Handiko trenaren abantaila eta desabantailak
[aldatu] Abantailak
Euskal Yak, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuen arteko bidaia denborak erdira murriztuko ditu. Horrela, hirien arteko mugikortasuna handituko da. Ohiko bilakatuko da pertsona bat hiri baten lan egitea eta herrialdearen beste puntan dagoen beste hiri baten bizitzea.
Bidaiariak garraiatzeaz gain, merkantzia trafikorako ere balioko du trenbide sare berriak, Hendaiako herritik Europako abiadura handiko sarearekin loturik geratuko da Euskal Ya. Merkantzien garraioaren sustapenak, autobideetatik hainbat kamioien igarotzea ekidingo du, horrela, autobideen segurtasuna, eta trafikoaren azkartasuna areagotuz.
Proiektuaren aurka daudenen aldarrikapen nagusienetako bat, ingurugiroari egingo ote zaion kaltea da. Euskadik duen erliebea dela eta, proiektuaren erdia baino gehiago lurpeko tunelen bitartez egingo da, eta beste horrenbeste zubibideen bitartez. Beraz, Europako beste herrialdeetan ez bezala, ibilbidearen gehiena lurpetik egingo du Euskal Yak.
[aldatu] Desabantailak
Oraindik Europar Batasunak ez du guztiz zehaztu Euskal Ya Frantziarekin lotu behar du trenbide sarearen lehentasuna zelakoa den. Horrek, eztabaidan jartzen du proiektuaren eta Europaren arteko lotunea. Dena den, 2006ko urtean zehar Frantziako gobernua lotune hori 2020. urtea baino lehenago egiteko prest aurkeztu da.
Euskal Yaren eraikuntzak, lur askoren mugitzea ekarriko du, izan ere, Euskadin inoiz egindako proiekturik erraldoiena izango da. Hori dela eta, hainbat lurren desjabetzea gertatuko da, eta baserri batzuren eraisketa gertatuko da. Horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal munduaren gainbehera areagotuko ez ote duen uste dute aditu batzuk.
[aldatu] Proiektuaren inguruko eztabaida
Proiektua aurkeztu zenetik, ugariak izan dira Euskal Yaren aurka azaldu diren talde ekologista, ezkertiar eta bestelakoak. Horren inguruan manifestazio eta bestelako ekintzak antolatu dira. 2006ko azaroan Gasteizen antolaturiko manifestazioan 5.000 pertsona inguruk parte hartu zuten.
Dena den, azken hamar urteetan zehar egindako inkestek erakutsi dutenez, abiadura handiko trenaren aldekoak gehiengo absolutu dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
[aldatu] Kanpo loturak
- Euskal Y-ren webgune ofiziala
- NRFPVaren planoen lehen zatia
- NRFPVaren planoen bigarren zatia
- AHTren aurkako asanbladaren webgunea
Abiadura Handiko Trenak | ||
---|---|---|
Euskal Herrian: Euskal Y • Nafarroako Korridorea Munduan: Acela Express • AVE • Eurostar • InterCityExpress • JR-Maglev MLX01 • AHT • Korea Train Express • Magnetic levitation trains • Pendolino • Shinkansen • TGV • Thalys • Transrapid • Treno Alta Velocità • X2000 |