Nafarroako Korridorea
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Korridorea, Nafarroako hiriburua, Espainiar estatuko trenbide sarearekin lotuko duen, Abiadura Handiko Trenbidea da. Oraindik zehazteke dagoen arren, Nafarroako Gobernuak Euskal Yarekin lotzeko aukera aztertzen dagoela esan du, lotze hori Aizkorri eta Aralar mendikatearen azpitik eraikitako trenbide baten bitartez egingo litzateke.
2006ko abenduan Espainiako senatuak Euskal Ya eraikitzeko ezarritako ordainketa sistema ezeztatu zuen Nafarroarako. PP, IU, EA, eta PAR alderdiek baiezko botua eman zuten bitartean, PSOE, CiU, EAJ, Entesa Catalana, eta CC alderdiek kontrako botua eman zuten, eta gehiengoa izateagatik ezeztatu egin zen PPk aurkezturiko proposamena. Horrela, Nafarroako Korridorearen eraikuntza oraindik zehaztu gabe dago.
[aldatu] Etxabakoitzko geltokia
Nafarroako Korridorea Iruñean amaituko da (Euskal Yarekiko lotura zehaztu bitartean behintzat), eta geltoki nagusia Iruñeako Etxabakoitzko auzoan eraikiko da. Geltoki berriarekin batera 6.500 etxebizitzako auzo berria eta Arostegi etorbide berria egingo dira. Eraikiko diren eraikinen artean, Iruñeko eraikinik altuena izango den Arostegi Dorrea altxatuko da.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Abiadura Handiko Trenak | ||
---|---|---|
Euskal Herrian: Euskal Y • Nafarroako Korridorea Munduan: Acela Express • AVE • Eurostar • InterCityExpress • JR-Maglev MLX01 • AHT • Korea Train Express • Magnetic levitation trains • Pendolino • Shinkansen • TGV • Thalys • Transrapid • Treno Alta Velocità • X2000 |