Ezkio-Itsaso
Wikipedia(e)tik
Ezkio-Itsaso |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Ezkio-Itsaso | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Garaia |
||
Posta-kodea | 20.709 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 21,22 km² 572 (2005) 26,96 bizt/km² |
||
Sorrera | 1965 martxoaren 2 (udalerria) | ||
Herritarra | ezkiotar, itsasoar | ||
Alkatea | Jose Inazio Etxezarreta Estala (indep) |
||
www.ezkio-itsaso.net | |||
Ezkio-Itsaso Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean kokatutako herria da. Itsasotik 300 metroko altuerara dago, 21,3 km² ditu eta 2005 urtean 552 biztanle zituen.
Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Azpeitia eta Zumarragarekin egiten du muga. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria.
Bertan aurki daiteke Igartubeiti baserri-museoa, XVI. mendekoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Ezkio-Itsaso 1965. urtean sortu zen, ordura arte bi udalerri ziren Ezkio eta Itsaso batu zirenean.
Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun horretan Urretxuri batu zitzaion. Honen ondorioz Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.
1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako Alkatetzatik banatu zen.
Itsaso izena 1399an Enrike III.ari bidalitako agiri batean agertzen da lehen aldiz. 1461ean Enrike IV.ak Itsaso izendatu zuen. Arriaranekin batera, Areriako Alkatetzaren parte zen. 1692an Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten.
Santa Lutzi-Anduaga eta Alegi auzoak beranduago sortu ziren, Erdi Aroaren erdialdean.
1726an Iruñeko gotzaia Santa Lutzi auzotik igaro eta bertako feria ospatzen ari zirela, gizon-emakumeak elizan lo egiten ikustean, bertan feria bat egitearen aurka azaldu zen. Urretxuk feria bertan antolatzeko eskakizuna egin zuen eta 1727tik aurrera han ospatu da.
1927an Arriaran Beasaini gehitu zitzaion.
[aldatu] Ezkioko agerpenak
1931ko ekainaren 30ean bertako Bereziartua anai-arrebek amabirjina ikusi zutela adierazi zuten. Honen ondorioz, jende joan zen Ezkiora peregrinatzera. Starkie hispanista irlandar katolikoak gertakizun hau jaso zuen bere "Spanish Raggle-Taggle" liburuko kapitulu batean eta bere ustez gertaera hau zenbait tradizionalista eta eskuindarrek manipulatua izan zen.
1933ko ekainaren 10ean Ezkion eliza bat egitea debekatu zuten. 1934az geroztik Ezkio toki debekatu bihurtzen da, bai errepublikarrentzat, bai elizarentzat eta ordutik aurrera oso jende gutxi hurbildu zen bertara.
[aldatu] Kanpo loturak
- Ezkio-Itsasoko udala
- Igartubeiti baserri--museoa
- Goierriko hitza Eskualdeko berriak egunero Euskaraz
- Lebur Fundazioa Urola Garaiko burdinaren kultura eta natur eta kultur ondarea bultzatzea ditu helburu.
[aldatu] Etorkizuna
Abiadura Handiko Trenak bertatik pasako da, eta udalerri honetan geltoki bat egiteko asmoa dago.
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |