Mendaro
Wikipedia(e)tik
Mendaro |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Mendaro | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debabarrena |
||
Posta-kodea | 20850 | ||
Koordenatuak | 43°15'I - 02°22'M | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
28-661 m 25,39 km² 1.587 (2005) 62,50 bizt/km² |
||
Sorrera | 1983 | ||
Herritarra | mendarotar | ||
Alkatea | Estibalitz Gonzalez Larrañaga | ||
www.mendaro.net | |||
Mendaro Gipuzkoako Debabarrenako udalerria da. 24,44 km² ditu eta 2005ean 1.496 biztanle zituen. Herri honetan Deba Beheko Ospitalea dago.
Halaber, ospetsua da 1850 urtean sortu zen Saint Gerons txokolate fabrika.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Mendaro, Gipuzkoako ipar mendebaldean dago, Bizkaiko mugatik gertu. Debabarrenako herria da. Herria bi haranez osatua dago. Hegoaldetik iparraldera, Deba ibaiak zeharkatzen du "V" itxura duen harana eginez. Haranaren barrenera, leku lauak daude, herriko auzoak dauden lekuak alegia.
Mendaro, mendiz inguraturik dago. Debako mugan, Otaerre (Otarre,662m.), Gaintxipia (621m) eta Garaluz (Garallutz, 572m). Mutrikurekin mugan Arno dago (628m). Beste mendi garrantzitsua Urnobitza (643m.) da, Elgoibarko mugatik gertu.
[aldatu] Auzoak
Mendaroko herria hiru auzoz osaturik dago: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Hiru auzoak azken urte hauetan batzear daude hazkundearen ondorioz.
Azpilgoetako auzoa, Deba ibaiaren ezkerraldera dago. Auzo hau, 1983. urtea baino lehenago, Mutrikuko herrikoa izan zen. Azpilgoeta barruan, Plazako auzunea dago, Goikola errekak, Deba ibaiarekin bat egiten duen lekuan.
Ibaiaren beste aldean, Azpilgoeta parean, Kilimoi errekaren azkenengo bideunean, Debarekin bat egiten duen lekua, Garagartzako auzoa dago. 1983. urtea baino lehenago auzo hau Elgoibarkoa zen. Elgoibarkoa izan baino lehen Debakoa izan zen. Jatorriz, Garagartzako auzoa Kilimon errekaren eskubialdean zegoen, nahiz eta XX. mendean ezkerraldetik zabaldu.
Mendarozabal ere, Deba ibaiaren eskubialdera dago. Originalki, auzo honek Kilimon errekaren ezkerraldea zen. Garagartzarekin alderatuz, beti izan zen Elgoibarkoa. 1889. urtean, Garagatza eta Mendarozabal bat egin zuten Elgoibarko juridikzio izatera pasatuz. Bi auzoak nahastera jotzen zen.
Gainera, hiru auzoek, nekazal auzoak dituzte baserriz beteta, herrian zehar, hala nola, Aranerreka, Alkorta, Etxabemendi, Sahatzu....
[aldatu] Herri mugakideak
Mendarok iparraldean Mutriku eta Debarekin egiten du muga, hegoaldean Elgoibarrekin, ekialdean Azkoitiarekin eta mendebaldean Markinarekin (Bizkaia).
[aldatu] Historia
Mendaro, Gipuzkoako herri gazteenetariko bat da, 1983.urtean sortua.
Mendaroko lehen aipaketak, Deba ibaia, Kilimon errekarekin bat egiten zutela aipatzen zutenekoa da, 1335. urtekoak. Ala ere, Mendaro ez da herri izango oraindik, banatuta egongo bait da Mutriku (1209. urtean eraikitakoa ), Deba (1343) eta Elgoibar (1346). Mendaro, hiru herrien arteko muga izango litzateke.
Mendaroko hiru auzo historikoak; Azpilgoeta, Garagartza eta Mendarozabal, Mutriku, Deba eta Elgoibarkoak ziren hurrenez hurren. Herri izateko lehenengo sahiakera, XIX. mende bukaeran izan zen. 1889. urtean Debak, Garagartzako auzoa Elgoibarko herriari ematen dio, herri bat bilakatzeko asmotan. Baina sahiakera honek, Mutrikuren ukapenak Azpilgoeta ematerakoan, ez du bere intentzioa betetzen. Gertakizun honetatik aurrera, Garagartza eta Mendarozabal, administrazio berdinarekin geratuko dira eta hemendik jendeak nahastatzearena.
Mendaroko herria behin behinekoz 1983. urtean sortzen da, Mutrikuk Azpilgoeta eta Elgoibarrek, Garagartza-Mendarozabal ematen duenean.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |