Fray Alonso de Mella
Wikipedia(e)tik
Durangon 1442-1445 bitartean Euskal Herrian ezagutu den eliza katolikoak deklaratutako mugimendu herese handienaren burua. Aintzindaria izan zen Europa mailan Bibliaren irakurketa pertsonala, librea eta elizaren aurkakoa aldarrikatzen zuelako. Durangaldeko herri guneetan arrakasta handia izan zuen bere ondasunen eta pertsonen askatasunaren aldeko aldarrikapenak. "La mayor parte de las mujeres de aquella tierra... dexaron a sus maridos e las moças a sus padres e madres e se fueron con los dichos frailes". Juan II Gaztelakoak bidalitako inkisizioak erreprimitu zituen eta hamahiru erre zituen elizaren aurrean. Fray Alonso de Mellak ihes egin zuen eta Granadan jarraitu zituen bere predikuak. Han kainabera puntadunak jaurtikiz erail zuten.
[aldatu] Bibliografia
- "Hereseak Durango aldean XV mendean" - Fermin Artola Zubillaga. Kriseilu argitaletxea. Donostia, 1986.