Frederic Chopin
Wikipedia(e)tik

Frédéric François Chopin, jaiotzez Fryderyk Franciszek Szopen (Żelazowa Wola, Mazovia, 1810eko martxoaren 1a – Paris, 1849ko urriaren 17a) konpositore eta pianojole poloniarra izan zen.
Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa, tartean.
1837tik 1847ra George Sand (Aurore Dudevant) idazle frantziarrarekin oso harreman gatazkatsua eduki zuen.
Place Vendôme-n hil zen, Frantziako hiriburuan, 39 urte besterik ez zuela, tuberkulosiak jota.
Eduki-taula |
[aldatu] Lan ezagunak
- Étude in C minor edo "Iraultzailea" (Op. 10, Zb. 12).
- Vals Minute (Op. 64, Zb. 1).
- Piano Sonata Zb. 2 edo "Hileta-martxa" (Op. 35).
- Fantaisie-Impromptu (Op. 66).
[aldatu] Eponimoak
- 3784 Chopin asteroidea.
- Varsoviako Frederic Chopin Nazioarteko Aireportua.