FTP
Wikipedia(e)tik
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
FTP edo File Transfer Protocol (Fitxategien Transferentziarako Protokoloa) edozein sistema eragileren artean fitxategien elkartrukatzea ahalbidetzen duen protokoloa da. TCP/IP ereduan aplikazio geruza dagokio.
FTP 8 biteko bezero-zerbitzari protokoloa da, edozein motatako fitxategiak kudeatzeko gai dena prozesatzeko beharrik gabe. Sistema eragilearen terminaletik erabili daiteke zuzenean, baina bezero grafiko ugari daude lan hau errazten dutenak.
Zerbitzariek 20 eta 21 portuak erabiltzen dituzte normalean protokolo honentzako. 20 portuak bezero eta zerbitzari arteko datuen jarioa burutzen du eta 21ak, ordea, komandoak eta kontrola bidaltzen ditu. Datuen portutik (20a) informazioa bidaltzen ari denean kontrolerako kanala erabili gabe gelditzen da, fitxategi oso handiekin arazoak ondoriozta ditzakeelarik. Gerta litekeena da suheziek azken komandoaren bidalpenetik denbora gehiegi igaro dela erabaki eta konexioa ixtea.
Beste desabantaila batzuk pasahitzak kodetu gabe bidaltzea eta funtzionalitate guztiak kudeatzeko TCP/IP saio asko erabiltzea dira.
Interneten modu anonimoan sarbidea duten FTP zerbitzari ugari daude. Hauetan anonymous erabiltzaile izena eta pasahitz hutsa erabiliz saioa hastea posible da.