Gaskoiera
Wikipedia(e)tik
Gaskoiera Gascon |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Frantzia, Espainia | |
Eskualdea: | Gaskonia, Euskal Herria | |
Guztira hiztunak: | 250.000 inguru | |
Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Okzitaniar-katalana Okzitaniera Gaskoiera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Aranera (Val d´Aranen) | |
Araugilea: | ||
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | oc (Okzitaniera) | |
ISO 639-2: | oci (Okzitaniera) | |
ISO/FDIS 639-3: | gsc | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Gaskoiera okzitanieraren dialektoa da hizkuntzalari gehienentzat, nahiz eta beste batzuek hizkuntza autonomotzat hartzen duten. Gaskoniako lurraldean hedatzen da.
Gaskoieraren barruan lau aldaera bereizten dira:
- Itsasoko landesa (Miarritze eta Baiona -Euskal Herrian- eta kostaldeko Landak)
- Barnealdeko landesa (Auski)
- Bearnera (Paue)
- Ariegnera (Foix)
- Aranera (Val d´Aran, Katalunia)
Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen, Angelu, Miarritze eta Baiona neurri handi batean gaskoituz. Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzekiko ezaugarri bereziak ditu.
Ezaugarri fonetiko nagusienak hauexek dira: hitz-hasierako f h hasperendun bilakatzea (filium > hilh, semea); hitz-amaierako ll t bilakatzea (bellum > bell > bet, ederra); bokal aurreko ll r bihurtzea (bella > bera); bokalarteko n desagertzea (luna > lue, ilargia); v b bilakatzea (vita > bita, bizitza) eta ezpainkari-aurreko o a bihurtzea (novum > nau, berria).
Frantziako hego-mendebaldeko bederatzi departamendutan mintzatzen da eta ez du inolako onarpen ofizialik. Azkenaldi honetan guztiz murriztu da haren erabilera eta egun 200.000 inguru dira gaskoi-hiztunak.
Gaskoierak euskararen eragina du fonetikari dagokionean batez ere.