Georges Jacques Danton
Wikipedia(e)tik
Georges Jacques Danton Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa izan zen.
Iraultzaile honek 1790an cordelierren kluba sortu zuen eta honen presidentea bihurtu zen. 1792.urtean Konbentzio Nazionalaren partaidea aukeratu zuten eta arazo asko eduki zituen girondinoekin. Hurrengo urtean Salbazio Publikoan parte hartu zuen, baina azkenean orduan bere aliatua zen Robespierre atera zen erakunde beterazle horren agintaria. Ez zen izan Izualdiaren guztiz aldekoa eta Klementzia Komite bat proposatu zuen. Robespierrek bere interesentzat arriskutsua ikusi zuen eta gillotinara kondenatu zuen.