Gernu-aparatu
Wikipedia(e)tik
Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas-aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz.
Sistema honen gaixotasunez arduratzen diren espezialitate medikoak Nefrologia eta Urologia dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Anatomia
Goitik hasita, hauexek dira aparatu honen organoak:
- Giltzurrunak: Bi daude, abdomenaren alde bietan kokatutakoak (eskuinekoa eta ezkerrekoa), eta azpian dauden ureterrekin lotuta daude.
- Ureterrak: Bi daude, giltzurrunekin lotuta, eta puxikan amaitzen dira.
- Pukika: Uretrarekin lotuta dago, hau izanda aparatuaren irteera.
- Uretra: Aparatuaren irteera da.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
[aldatu] Giltzurrunekoak
- Giltzurrun-gutxiegitasuna.
- Giltzurrun-infartua.
- Giltzurruneko tumoreak.
- Glomerulonefritis.
- Litiasia: Harriak.
- Pielonefritis.
[aldatu] Ureterretakoak
- Litiasia: Harriak.
- Ureteritis.
[aldatu] Puxikakoak
- Litiasia: Harriak.
- Puxikako tumoreak.
- Zistitis.
[aldatu] Uretrakoak
- Litiasia: Harriak.
- Uretritis.