GTK
Wikipedia(e)tik
![]() |
|
---|---|
GNOME Fundazioa | |
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
Mota:
|
Widget toolkit |
LGPL | |
Bai | |
www.gtk.org |
GTK+ intefaze grafikoak garatzeko liburutegi edo garatze rutina talde garrantzitsu bat da. GNOME, XFCE edo ROX ingurune grafikoetan erabiltzen da normalean.
LGPL lizentziapean dago, software librea da, plataforma anitzetan dabil eta GNU proiektuaren zati garrantzitsu bat da.
Hasiera batean GIMP garatzeko sortua, GTK+ GIMP toolkit-ren akronimoa da eta oso erabilia da linux-erako programa eta programatzaileen artean QTrekin bat, azken hau KDErako.
GTK+-ren diseinuak beste programazio lenguai batzuekin programatzea posibilitatzen du, C, C++, PERL edo Pythonekin adibidez.
Gaur egungo bertsioa GTK+ 2 da, aldaketa eta hobetze askorekin aurreko bertsioarekin alderatuta.
[aldatu] GTK+ren liburutegiak
GTK+ hiru liburutegitan oinarritzen da:
- GLib nibel baxuko lenguai liburutegi bat da, GTK+ eta GNOMEren oinarrizko estruktura. C-ren datu estrukturak maneiatzeko tresnak, portabilitatea, exekuzio denbora funtzioak (runtime) ziklo moduan, hariak, karga dinamikoa edo objektu sistemakekin lan egitea ahalbidetzen du.
- Pango testuaren renderizazio eta diseinuarentzako liburutegia. Internazionalizazioari arreta berezia ezarri zaio, arabiar lenguaiak edo japoniar hizkiak marraztea ahalbidetuz. GTK+-2 bertsioan letra-tipoak eta testuak maneiatzeko nukleoa da.
- ATK elbarri eta ezgaituentzat erabilgarritasun handiko interfazeak sortzeko liburutegia da. Tresna ezberdinen artean, handitze lupak, pantaila irakurleak edo teklatu eta xaguaz gain beste sarrera modu batzuk gaitzeko balio du.