Haurdunaldi
Wikipedia(e)tik
Haurdunaldia animalia karedunek, gizakiek barne, burutzen duten prozesua da, ugalketa helburu. Sasoi hau sorkuntzan hasten da eta erditzean amaitu. Karedunak monotremak direnak kenduta beste ugaztun guztiak dira.
Gizakiek 9 hilabeteko haurdunaldia daukate, hiru hiruhilekotan banatuta.
[aldatu] Lehen hiruhilekoa
Lehenengo hilabetetik hirugarrenera.
Sorkuntzan hasten da, obulua eta espermaztozoidearen arteko bat egitetik. Enbrioia sortuko dute, eta hau umetokian ezarrriko da. Apurka-apurka, plazenta edo karena sortu eta umetokiaren horma batean geldituko da itsatsita. Enbrioia eta amaren bidezko odol elkar-trukatzea zilbor hestearen bidez gertatuko da, plazenta bitartekari.
[aldatu] Bigarren hiruhilekoa
Laugarren hilabetetik seigarrenera.
Fetua edo umekia hasiko da mugitzen garai honetan, eta bere garapenak eta hazkundeak aurrera segituko dute. Sexua ere definituko da.
[aldatu] Hirugarren hiruhilekoa
Zazpigarren hilabetetik bederatzigarrenera.
Azkeneko atala da, non eta umekiak bere sabel-barruko prozesua amaituko duen. Erditzean amaituko da.