Hirugarren Gerra Puniko
Wikipedia(e)tik
Hirugarren Gerra Punikoa K. a. 149tik K. a. 146raino Kartago eta Erromaren artean borrokatutako gerra izan zen.
[aldatu] Aurrekariak
Bigarren Gerra Punikoren ondoren, Erromak menperatzen zituen lurrak ekialdean zein mendebaldean zabaldu zituen. Ekiladean inperio helenikoak garaitu zituen, eta mendebaldean, Kartagoren kontra laguntza eman zioten Hispaniako tribuak.
Kartagok, ordea, aliaturik eta koloniarik gabe, 200 zilarrezko talento urtero ordaindu behar izan zuen 50 urtez.
Erromatarrek, halere, beldurra zioten Kartagori. Ez zuten indarra berreskurtzeko aukerarik eman nahi. Katon Maior nabarmendu zen Kartagoren kontrako salaketan. Gainera, Kartagoko merkataritza eta ahalmen ekonimiko berehala suspertu ziren, Erromako beldurra areagotuz.
Bake hitzarmenaren arabera, Kartagoko muga arazoak Erromak epaitu behar zituen. Armada osatu baino lehen, Erromako baimena ere eskatu behar zion. Hori zela eta, hurrengo 50 urteetan Numidia erresumarekin izandako muga arazoak, Erromako Senatuari aurkeztu zizkion. Senatuak, kasu gehienetan, Numidiaren alde jokatzen zuen, Erromako aliatua baitzen.
[aldatu] Gerraren ibilbidea
K. a. 151ean, Kartagok zorra kitatuta, bake hitzarmena amaitutzat jo zen ikuspuntu helenikotik. Erromak, berriz, uste zuen hitzarmenak Kartagoko behin-betiko menpekotasuna adierazten zuela.
Numidiak Kartagoko mugak eraso zituenean, Kartagok indarrez erantzun zion. Kartagok porrota iruingarria jasoz gero, Numidiak beste 50 urteko zorra ezarri zion. Jarraian, Erromak Kartagoko jokaera gaitseztu zuen, eta erromatarrak baretzeko kalteordainak eskatu zizkion.
Kartagok bake negoziazioak proposatutakoan, Senatuak 300 haur nobleak preso Erromara eramatea eskatu zion. Hala egindakoan, armada desegitea eskatu zion Erromak. Geroztik, kostatik 10 milia barrura sartzea esktu zuen Erromak. Kartagok errefusatzerakoan, gerra piztu zen.
Kartagok hiru urteko sitioa jaso zuen, Eszipion Emilianok K. a. 146an hiria hartu arte.
[aldatu] Ondorioak
Borrokaz gain, goseak ere kartagotar asko hil zuen. Gerra bukatzena, 50.000 biztanle baino ez ziren bizirik. Guztiak esklabu saldu zituzten.
Hiria 10 egunez erre zuten. Harresiak, eraikinak eta kaia erabat suntsitu zituzten. Aldameneko eremuetan gatza bota zuten, hurrengo urteetako uztak zapuzteko. Azken ekintza hau, halere, ez da gerra liburuetan agertzen, eta gaur egungo hitorialariek zalantzan jartzen dute.
Gainerako lurrek Erromako Afrika izenenko probintzia osatu zuten Mendebaldeko Inperioa desegin zen arte.