Igor Stravinsky
Wikipedia(e)tik
Igor Fyodorovich Stravinsky (San Petersburgo, 1882ko ekainaren 17a – New York, 1971ko apirilaren 6a) musikagile errusiar kosmopolita izan zen.
Errusiaz gain, Suitza, Frantzia eta AEB izan ziren bere bizi-lekuak. Azken herrialde honetako hiritartasuna jaso zuen 1945ean.
"L'Oiseau de feu" (1910), "Petrushka" (1911) eta "Le sacre du printemps" (1913) dira bere lanik ezagunenak.