Joan Perez de Lazarraga
Wikipedia(e)tik
Joan Perez de Lazarraga (Larrea, 1548?- Larrea, 1605eko apirilaren 11) euskal idazlea izan zen.
Larreako Dorrearen jauna izan zen, oñatiar jatorriko familia bateko kidea. Idazle moduan, euskarazko literaturaren Berpizkundean egilerik bakarrenetarikoa dugu.
1567an "Dianea eta Koplak" izeneko eskuizkribua idatzi zuen, "Artzain nobela" batek ("Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena") eta 21 koplek osatutakoa. Liburua 2004an topatu zuten Madrilen, antigoaleko denda batean. XVI. mendetik iritsi den euskarazko testurik bakarrenetarikoa dugu eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Gipuzkoako Aldundia arduratu zen testua gordetzeaz.
Halaber, aurkikuntza oso garrantzitsua izan da hizkuntzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaleko euskara ikertzeko tresna ezin hobea da.