Johnny Depp
Wikipedia(e)tik
Johnny Depp, jaiotzez John Christopher Depp II, (Owensboro, Kentucky, AEB, 1963ko ekainaren 9a - ) aktore estatubatuarra da. Oscar sarirako izendatua. Estreineko filma 1984ko A Nightmare on Elm Street izan zen. Horren ostean, telebistan aritu zen. Aurpegia ezaguna bihurtuta, Hollywoodera joan zen, non 90eko hamarkadetik aurrera harrera oneko hainbat pelikuletan paper nagusia jokatu duen.
[aldatu] Biografia
Ingenieri eta zerbitzari baten semea da. Oso txikia zela Miramar, Floridara joan zen. 16 urte zituela bere gurasoak banandu egin ziren.
Bere amak kitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gaztea zenean, talde batzutan ere parte hartu zuen, ezagunenetarioa, The Kids. Talde honek ezagutza haundia lortu zuen Floridan. Iggy Pop-en teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela Los Angelesera joan zen musika munduan irteera baten bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta honek aurkeztu zion Nicolas Cageri. Honek musika mundua uzteko esan zion, rock abeslari moduan ez zuela etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehenengo papera lortu zion, Wen Craven-en, A Nightmare on Elm Street filmean (1984).
Kritikari garrantsitsuen arabera, bere generazioko aktorerik onena dela esten duten. Mundu guztian ezaguna da. Oso zaila da bera berdintzea. Oso paper desberdiñan antzeztu ditu, guraizak eskuen ordez zituen gazte batetik hasi, historian zuzendari txarrenarrena izan zena Edward D. Wood Jr.-n, izan den maitalerik haundienarena Don Juan DeMarco-n, FBI-ko polizia eskutu batena Donnie Brascon-n, Hunter S. Thompson idazle eta kazetariarena Miedo y asko en Las Vegas-en, baita Bon Bon izeneko travesti baten papera Ante que anochezca pelikulan. Gaur egun, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow Piratas del caribe: La maldicion de la Perla Negra eta Piratas del Caribe: El cofre del hombre muerto, pelikulatan.
Gaur egun, kolaborazio ezagunena, Johnny Deep eta Tim Burton-ena da. Bost aldiz eman dio laguntza, Eduaro Manostijeras-en, Ed Wood-en, Sleepy Hollow-en, Charlie y la fábrica de chocolate-n, eta La novia cadaver pelikulan ahotsa ematen Victon Van Dort-i.
Deep-i asko gustatzen zaio irakurtzea eta bere denbora librean pintura gustatzen zaio eta artea kolekzionatzea gustatzen zaio. Bikoteki batzuk izan ondoren, Winona Ryder eta Kate Moss adibidez, orain abeslari eta aktoresa den Vanessa Paradis-ekin bizi da. Bi ume ditu berarekin, Lily Rose Melody eta Jack Christopher.
[aldatu] Filmografia hautatua
Urtea | Filma | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2008 | The Rum Diary | Hunter S. Thompson | |
2007 | Pirates of the Caribbean 3 | Jack Sparrow | |
2006 | Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest | Jack Sparrow | Pertsonaia bera bi filmetan egiten duen lehen aldia. |
2005 | The Libertine | Rochester | |
Corpse Bride | Victor Van Dort | ||
Charlie and the Chocolate Factory | Willy Wonka | ||
2004 | Finding Neverland | Sir James Matthew Barrie | Oscar sarirako izendatua. |
Secret Window | Mort Rainey | ||
2003 | Once Upon a Time in Mexico | Sands | |
Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl | Jack Sparrow | Oscar sarirako izendatua. | |
2001 | From Hell | Frederick Abberline | |
The Man Who Cried | Cesar | ||
Blow | George Jung | ||
2000 | Chocolat | Roux | |
Before Night Falls | Lt. Victor | ||
The Ninth Gate | Dean Corso | ||
1999 | Sleepy Hollow | Constable Ichabod Crane | |
The Astronaut's Wife | Commander Spencer Armacost | ||
1998 | Fear and Loathing in Las Vegas | Raoul Duke | |
1997 | Donnie Brasco | Donnie Brasco/Joseph D. 'Joe' Pistone | |
1995 | Nick of Time | Gene Watson | |
Dead Man | William Blake | ||
Don Juan DeMarco | Don Juan | ||
1994 | Ed Wood | Ed Wood | |
1993 | What's Eating Gilbert Grape | Gilbert Grape | |
Benny & Joon | Sam | ||
1991 | Freddy's Dead: The Final Nightmare | Teen on TV | Kredituetan "Oprah Noodlemantra" bezala agertu zen. |
1990 | Edward Scissorhands | Edward Scissorhands | |
Cry-Baby | Wade "Cry-Baby" Walker | ||
1986 | Platoon | Gator Lerner | |
1985 | Private Resort | Jack | |
1984 | A Nightmare on Elm Street | Glen Lantz |