Klima-aldaketa
Wikipedia(e)tik

Klima-aldaketak lur-globoan edota eskualde batean denboran zehar gertatzen diren klimaren aldakuntzak adierazten ditu. Eguratseko aldaketa hauek, lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.
Gaur egun, ingurogiro-politikari begira, klima-aldaketa, oraingo klimako aldeketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.
Eduki-taula |
[aldatu] Klima-aldaketaren zioak
Klima-aldaketak lurrako atmosferaren aldaketak erakusten ditu, baita lurrako beste lekutako prosezuak ere, adibidez izotz-geruzatan, eta gizakiaren eragina. Klima-aldaketan beste kanpoko eragile, lurraren orbita, eguzki-izpien noranzko aldaketak eta berotegi-efektua.
[aldatu] Lurraren barruko klima eraldaketak
Eguraldia, atmosferaren eguneroko egoera da eta sistema kaotiko ez-lineala. Beste aldetik, klima – batez besteko lurraren egoera – egonkor samarra da eta iragarri daiteke. Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euriteen kopurua, eguzki argiko egunak, eta edonon neur daiteken beste aldagai. Hala ere, lurrako ingurugiroaren barruan badaude klima eralda dezakeen aldaketak era bai.
[aldatu] Glaziazioa
Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira. Klima hoztean handitzen dira (adib., Izotz-Aro Txikia), eta klima berotzean, berriz, laburtzen dira. Azkenengo milioi urteetan, klimako prosezurik garrantzitsuenak, gaurko Izotz-Aroko glaziar eta glaziararteko zikloak izan dira. Orbita-desbideratzeek (Milankovitch zikloak) eraginda izanagatik ere, beste eragile ere zerikusia izan dute. Adibidez, lurraren barneko indarrak kontinenteetako izotz-plaketan, itsasoaren 130 metroko igoera, Heinrich eta Dansgaard-Oeschger gertakariak eta Younger Dryas Aroa.
[aldatu] Ozeanoetako eraldaketak
Epe laburretan, hamarkada batzuk jota, klima-aldaketak atmosfera eta ozeanoen arteko harremanengatik gerta litezke. Klima-aldaketa asko, El niño, Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazioa, Ipar Atlantiko Oszilazioa, eta Artiko Oszilazioa, ozeanoetan beroa era ezberdinetan mantentzearen ondorioa dira. Epe luzeagoetan ozeanoetako prosezuak, esate baterako zirkulazio termohalinoak, beroa hedatzen garrantzi handia daukate, eta klima alda dezakete.