Berotegi-efektua
Wikipedia(e)tik
Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektu gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoa CO2 eta metanoa CH4.
Efektu hau, nekazaritzan eta lorazaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.
[aldatu] Berotegi-efektu gasak (BEG)
Efektu honen eragile nagusiak BEGak dira:
- Ur lurruna = H2O (55 %)
- Karbono dioxidoa = CO2 (39 %)
- Ozonoa = O3 (2 %)
Eta beste hainbat proportzio txikiagoan:
- Metanoa = CH4 (2 %)
- Oxido nitrosoa = N2O (2 %)
- Sufre hexafluoruroa = SF6
- CFC gasak
Gas hauek espektroaren alde infragorrian asko bereganatzen dute.
[aldatu] Ondorioak
Berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekarri ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira poloak urtu egingo dira eta itsas-maila igo egingo da.
Horrek hiriak arriskuan ipintzen du eta milaka animalien bizia ere bai.