Kornubiera
Wikipedia(e)tik
Kornubiera Kernewek, Kernowek, Curnoack |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Erresuma Batua | |
Eskualdea: | Kornualles | |
Guztira hiztunak: | 3,500 | |
Rankina: | - | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Hizkuntza zeltikoak |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | ez du | |
Araugilea: | - | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | kw | |
ISO 639-2: | cor | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Kornubiera Kornuallesko konterriko (Kernow kornubieraz, Cornwall ingelesez) berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da, multzo zeltikoarena eta talde britonikoaren barruan dagoena bretainiera, galesera eta galoarekin batera.
XIX. mendean desagertu zen, ingelesak ordezkatua. Dolly Pentreath (1777an zendu zena) hartzen da kornubieraren azken hiztuntzat. Bere azken hitzak Me ne vidn cewsel Sawznek! (Ez dut ingelesez egin nahi!) izan zirela esaten da, nahiz eta kornubieraren azken hiztun elebakar bezala Chesten Marchant hartzen den (1676an zendu zena).
XX. mendean hainbat taldek kornubieraren aldeko hautua egin eta hizkuntza ikasteari eta erabiltzeari ekin diote. Horrela, hizkuntzaren aldeko hainbat talde dago, Kesva an Taves Kernewek elkartea azpimarratu behar delarik. Era berean, aukerako irakasgai bezala eskoletan kornubiera irakasten da egun.
[aldatu] Ikus, gainera
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |