Malaiera
Wikipedia(e)tik
Malaiera Asian batez ere hitz egiten den hizkuntza bat da. Malaieraz Bahasa Melayu izenarekin ezagutzen da. Hizkuntza austronesiar bat da eta Malaisian, Malacako penintsulan, Filipinak, Tailandiako hegoaldea, Singapur eta Sumatran hitz egiten da. Malaisia eta Bruneiko hizkuntza ofiziala da eta Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat. Ekialdeko Timorren ere erabiltzen da.
Indonesia, Malaisia eta Bruneiren artean hartutako akordio baten arabera hizkuntza ofiziala Bahasa Riau da, Riau uhartedian hitz egiten den dialektoa hain zuzen ere.
Bahasa Melayu eta Bahasa Indonesia hizkuntzen arteko ezberdintasunak ez dira oso handiak eta euskarazko euskalkien artean dagoenaren antzekoa izan daiteke.
7 eta 18 milioi hiztunen artean ditu.