Tailandia
Wikipedia(e)tik
Tailandiako Erresuma ราชอาณาจักรไทย (Ratxa-anatxakra Thai) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Phleng Chat | |||||
Hiriburua | Bangkok 13°44′N 100°30′E |
||||
Hiri handiena | Bangkok | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Tailandiera (Tai) | ||||
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Bhumibol Adulyadej Thaksin Shinawatra |
||||
Sorrera - Sukhothai erresuma - Ayutthaya erresuma - - Thonburi - Chakri dinastia |
1238 – 1368 1350 – 1767 1767 - 1782 apirilaren 7 1782 apirilaren 7 – orain arte |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
514,000 km² (49.) 0,4% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
64.631.595 (19.) 60.916.441 126 biztanle/km² (59.) |
||||
Dirua | Baht (฿) (THB ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +7) Ez (UTC +7) |
||||
Interneteko domeinua | .th | ||||
Telefono aurrezenbakia | +66 |
||||
Herritarra | tailandiar | ||||
Tailandia Asia hego-mendebaldeko estatua da, Tailandiako Golkoaren eta Anadaman itsasoaren artean kokatua. Mugakide ditu Laos eta Kanputxea ekialdean, Malaisia hegoaldean eta Birmania mendebaldean. Siam edo Siam Erresuma izenez ere ezagutzen da, estatuaren izen ofiziala izan baitzen 1949ko maiatzaren 11 arte.
Hiriburua Bangkok da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Tailandia Indotxinako penintsulako zati da, Kra istmoraino iristen dena, bertan Malaysiako penintsula hasten baita. Estatua 805 km luze da eki-mendebalde eta 1.770 km ipar-hego. 514.000 km² luze-zabal da, Espainiaren antzekoa.
Eskualde geografikoak askotarikoak dira, hein batean probintzien mugekin bat egiten dutenak. Iparraldea menditsua da oso, eta gailur garaiena Doi Inthanon da (2.576 m). Ipar-ekialdean Khorat goi-ordokia dago, ekialdetik Mekong ibaiak mugatua. Erdialdean Chao Phraya ibaiaren haran laua dago, Tailandiako Golkoan isurtzen dena. Hegoaldea Kra istmo estua da, Malaysiako penintsula sortzeko zabaltzen dena.
Bertako klima tropikala da, eta ezaugarri nagusia montzoiak dira. Maiatz erditik irailera hego-mendebaldeko montzoi euritsu, bero eta lainotsua izaten da. Azarotik maiatz erdira ipar-ekialdeko montzoi lehor eta epela izaten da. Hegoaldeko istmoa beroa eta hezea da urte osoan zehar.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Tailandiako historia
Duen kokapen geografikoa dela-eta, Tai kulturak Txina eta Indiarek eragin handia izan du. Hala ere, hainbat kultura indigena ere izan dira Tailandian, Baan Chiang kulturatik hasita.
Lehenengo siamdar/tai estatutzat Sukhothai Erresuma budista jotzen da, 1238an sortua, Khmer Inperioaren gainbeheraren ostekoa. Mende bat geroago, Sukhotahi itzalpean geratuzen Ayutthaya siamdar erresumak agintea hartu zuenean. 1431an, Ayutthayak Angkor arpilatu zuenean, Khmer gortearen gehiengoa hartu zuen, bertako kultura hinduismoa, ohiturak eta errituak bereganatuz.
Ayuthaya 1767an erori ondoren, Thonburi izan zen Tailandiako hiriburua epe labur batean, Taksin Handiaren erregealdian. 1782an, estatu kolpe baten ondorioz, oraingo Ratthanakosin aroa hasi zen eta Bangkok hiriburu ezarri, Chakri dinastia hasiz Rama I.a Handiaren erregetzarekin.
Europarrak XVI. mendean hasi ziren Tailandiara joaten eta interesa pizten. Hala ere, Tailandia Asia hego-ekialdeko herrialde bakarra izan da Europako estatuek kolonizatu ez dutena. Horrela izan zen batez ere XIX. mendean Tailandiak agintari trebeak eduki zituelako, Frantziar Indotxinaren eta Britainiar Inperioaren arteko lehia kudeatzen jakin baitzuten. Horrela, tarteko estatu izan zen, bi estatu kolonizatzaileen desirak indargetuz. Hala ere, Mendebaldearen eraginak hainbat erreforma eginarazi zuen XIX. mendean zehar, britainiarren merkataritza interesei men eginez. Horrela galdu zituen hegoaldeko hiru probintziak, gerora Malaysia iparraldeko hiru estatu bihurtuko zirenak.
1932an, odolisuri gabeko iraultza batek monarkia konstituzionala ezarri zen. Bigarren Mundu Gerran Tailandia Japoniaren aliatua izan zen, nahi eta gerra ostean Estatu Batuen aliatu bihurtu. Hurrengo urteetan hainbat estatu kolpe izan zituen, 1980ko hamarkadatik aurrera demokraziaruntz bideratuz.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Tailandia 76 probintziatan (จังหวัด, changwat) banatua dago, 5 taldeetan elkartuak kokapenaren arabera. Gainera bi barruti berezi daude: Bangkok hiriburua bera eta Pattaya, lehenak probintzia maila eta bigarrenak Chon Buri probintzian izanik baita ere.
Probintzia bakoitza barruti txikiagotan banatuak daude. 2000an 796 barruti zeuden (อำเภอ, amphoe), 81 barruti txiki (กิ่งอำเภอ, king amphoe) eta Bankokeko 50 barruti (เขต, khet). Probintzien izenak hiriburuenak dira.
Hauek dira 76 probintziak:
Erdialdea
|
Iparraldea
|
Ipar-ekialdea
|
Ekialdea
Hegoaldea
|
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak