Meka
Wikipedia(e)tik
Meka (arabieraz مكة المكرمة, Makka al-Mukkarama) Saudi Arabiako hiria da, Arabiar penintsulako mendebaldean kokatua dagoena. Islamaren hiri santuena da, urtero milaka erromes musulmanek bisitatua. Lehen Makoraba izenez ezaguna zen.
Hiri honetan Muhammad jaio zen. Muhammadek islama predikatu baino lehen, hau jada hiri santua zen paganoentzat, garrantzi erlijiosoko hainbat tokirekin. Guztietan garrantzitsuena Kaaba da.
Historian Meka hiria izentzen den lehenengo aldia II. mendean izan zen, Ptolomeo geografo Egiptoarrarengatik, Makoraba izenarekin.