Mikroskopio
Wikipedia(e)tik
Mikroskopioa begi hutsak ikusi ezin dituen gauza txiki-txikiak begiratzeko tresna optikoa da. Bi mota nagusi dago, mikroskopio optikoak edo elektronikoak, beste batzuk ere dauden arren.
Lehen erabiltzaileen artean Zacharias Janssen (1590) eta Galileo Galilei (1609) aipatzen dituzte. Anton van Leeuwenhoek-ek mikroskopio optiko sinplea asmatu zuen 1674an eta Ernst Ruska-k mikroskopio elektronikoa 1931an.