Minbizi
Wikipedia(e)tik
Minbizi, kantzer, mingaizto edo minjale gaixotasun oldarkor eta hilgarria da. Agertzen da zelula batzuk modu ez antolatuan hazten direnean, gorputzari berari erasotuz. Hau gertatzeko, mutazio genetikoak gertatzen dira.
Eragileen artean, hainbat dugu, guztien buruan tabakoa.
Minbizia organo edo atal batean geratu daiteke. Bestela, gorputzaren beste leku batzuetara heda daiteke. Kasu horretan, metastasia izena hartzen du.
Onkologia da minbiziak tratatzen dituen espezialitate medikoa.
Tratamendu espezifikoa hiru bidetik etor daiteke:
- Kimioterapia.
- Erradioterapia.
- Kirurgia.
Kasu terminaletan, gaixoak tratamendu espezifikorik ezin duenean hartu, tratamendu sintomatikoa baino ez du jasotzen, hil arteko tartea ahalik eta modurik hoberenean pasatzeko.