Mitraismo
Wikipedia(e)tik
Mitraismo izena (persieraz: مهرپرستی) ekialdeko Mediterraneoan garai helenistikoan (K. a. II. mendean seguruenik) sortutako erlijio misteriko bati ematen zaio. Handik, ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar barreiatuko zen.
Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan eman zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen artean arrakasta berezia izan zuen. 391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.