Richard Meier
Wikipedia(e)tik
Richard Meier (Newark, New Jersey, 1934 urriaren 12 − ) arkitekto estatubatuarra da.
Cornell Unibertsitatean arkitektura ikasi eta hainbat agentziatan lan egin zuen, hala nola Skidmore, Owings and Merrill ezagunean, 1963 urtean agentzia propioa ireki zuen arte, New York hiriko bere apartamentuan.
Arkitekto eraikitzaile izateaz gain, arkitektura irakatsi du Cooper Union delakoan (1962-73), Yale unibertsitatean (1975-77) eta Harvard unibertsitatean (1980-81).
Hasiera-hasieratik Meierrek ildo zuzen eta jakin bat jarraitu du bere proiektuetan, modak alde batera utzita ideia sendo bertsuei eutsiz. Meierren estiloa oso markatua da, garrantzi handia ematen baitio lerroen garbitasunari, argiari, espazioari eta guztia biltzen duen harmoniari. Ia haren eraikin guztiak zuriak dira, kolorerik puruena delako, beste koloreak batzen baititu eta egunean zehar tonalitatea aldatzeko gai delako.
Meierrek berak dioen bezala, Le Corbusierren arkitekturak eragin handia izan du bere lanetan, Frank Lloyd Wright. arkitektoarekin batera. Hala ere, arkitektura denboran zehar aldatuz doan bidea izanik, hainbat arkitektok eta estilok besteengan eragina izan eta izango dutela ere dio.
1984 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1973 : Douglas etxea, Harbour Springs, AEB
- 1976 : Atheneum, New Harmony, Indiana, AEB
- 1983 : High Arte Museoa, Atlanta, AEB
- 1983 : Giovannitti etxea, Pittsburgh, AEB [1]
- 1984 : Arte Dekoratzaileen Museoa, Frankfurt, Alemania
- 1992 : Canal+ enpresaren egoitza nagusia, André Citroën kaia, Paris [2]
- 1995 : Udaletxea eta Liburutegi Nagusia, Haga, Herbehereak [3]
- 1995 : Oraingo Artearen Museoa (MACBA), Bartzelona [4]
- 1997 : Getty Center museoa, Los Angeles, AEB [5]
- 2000 : Justizia Jauregia (Sandra Day O'Connor United States Courthouse), Phoenix, Arizona [6]
- 2003 : Dives in Misericordia eliza, Erroma
- 2004 : Frieder Burda bilduma, Baden-Baden, Alemania [7]
[aldatu] Kanpo loturak
- Richard Meier arkitektura agentzia
- Richard Meier ARCHIGUIDE gunean
- Biography of Richard Meier : architect.architecture.sk
- Richard Meier Pritzker Sarien gunean
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |