Rem Koolhaas
Wikipedia(e)tik
Rem Koolhaas (Rotterdam, 1944 azaroaren 17 -- ), Herbeheretako arkitekto, kazetari eta gidoilaria da.
Londreseko Architectural Association arkitektura eskolan burutu zituen ikasketak. OMA-ko (Office for Metropolitan Architecture) arkitekto nagusia da, eta Harvard unibertsitatean Hirigintza eta Arkitektura irakaslea da.
Oso ezaguna da bere lan teorikoengatik, besteak beste, Delirious New York eta S,M,L,XL, arkitekturaren bazterrak irauli zituzten bi liburu. Koolhaasen obrek diziplinaren kontradikzioarekin egiten dute lan, gero eta golbalizatuago eta merkatalizatuagoa den munduan arkitekturaren berezko ideia humanista eta teknika eta materialen zintzotasuna uztartzean halabeharrez sortzen den kontradikzioarekin. Koolhaasen estiloa zaila da definitzen. Zenbaitek dekonstrutibismoaren barnean kokatzen dute, baina Koolhaasen arkitektura beharbada ideien erradikalizazioaren ildotik ulertu beharko litzateke, ustekabeko ideia batek proiektu osoa definitu eta materia hartzen duelako.
Bere lanetan denetarik aurki dezakegu, nahiz eta tamaina handiko proiektuak bereziki atsegin dituen.
2000 urtean Pritzker saria jaso zuen, arkitekto batek lor dezaken nazioarteko saririk garrantzitsuena.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1988 : Euralille. Lille, Frantzia (1988)
- 1988 : Herbeheretako dantza antzokia. Haga, Herbehereak
- 1993 : Rotterdam-go Kunsthal. Rotterdam, Herbehereak
- 1993-97 : Educatorium. Utrecht, Herbehereak
- 1997-2003 : IIT-ko McCormick Tribune kanpusa. Chicago, AEB
- 2002 : Guggenheim Museoa. Las Vegas, Nevada, AEB
- Nexus etxebizitzak. Fukuoka, Japonia
- 2003 : Herbeheretako enbaxada. Berlin, Alemania
- 2003-04 : Prada dendak New York eta Los Angeles, AEB
- 2004 : Liburutegia. Seattle, AEB
- 2005 : Casa da Música. Porto, Portugal
[aldatu] Kanpo loturak
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |