Salvador de Bahia
Wikipedia(e)tik
Salvador edo Salvador de Bahoa (portugaldarrez izen osoa, São Salvador da Bahia de Todos os Santos), Brasilen iparekialdeko hiri bat da, Bahia estatuko hiriburua. Denbora askoan bere estatuaren izenarekin izendatua izan zen.
Atlantiar Ozeanoko kostako penintsula batean dago kokaturik, Bahía de Todos los Santosen ondoan. Recôncavo Baiano hiribilduko zentru eta porturik garrantzitsuena da. 2002an 2.540.000 biztanle zituen, Brasileko hirugarren hiri bihutzen duena populazioaren arabera. Area metropolitarra, handi xamarra, hiriaren iparraldean dago garatuta gehienbat, Lauro de Freitas, Camaçari eta beste hainbat hiri irentsi dituelarik.
1549 sortu zuen Tomé de Sousak, Brasileko porturik handiena bihurtuz eta koloniako lehen hiriburua, azukrearen industriako eta esklabuen salerosketarako hiriburua. Hiriburua izaten jarraitu zuen 1763 arte, Rio de Janeiroatik aldatua izan zenean. Hiria independentziaren aldeko mugimenduaren base bihurtu zen, 1812an portugaldarrek eraso zutelarik.
Afrikar eragin handia duen hiria da, biztanlegoaren zati handienak hango sustraiak bait ditu. Yoruba Candomblé eta capoeiraren hiriburua da. Interes turistiko handia du baina hala ere, Brasilgo arazo sozial tipikoak nozitzen ditu, biztanlegoaren herena auzo txiroetan bizi delarik.