Azukre
Wikipedia(e)tik
Azukre izena erabiltzen da monosakarido eta disakarido ezberdinak izendatzeko, orokorrean zapore gozoa dutenak, baina karbo-hidrato guztientzat zabaldu ohi da terminoa.
Normalean kontsumitzen den mahaiko azukrea sakarosa da, glukosa eta fruktosa molekula banaz osatutako disakaridoa. Gero eta ohikoagoa da beste azukre mota batzuk topatzea hainbat plater eta gozotan, hala nola, glukosa soilik, fruktosa soilik (asimilazio motelagokoa) edo gozogarri artifizialekin nahastuak.
Galaktosa eta laktosa beste azukre mota batzuk dira.
[aldatu] Ekoizpena
Azukrea lortzeko erarik ohikoena azukre-kanaberatik (Saccharum spp.) edo azukre-erremolatxatik (Beta vulgaris) ateratzea da. Landare hauen pisuaren %12-%20 inguru da azukrea. 2001/2002 urtean, mundu osoan, 131.4 milioi tona azukre ekoiztu ziren.
Azukre ekoizlerik garrantzitsuenak klima epela duten herrialdeak dira, besteak beste, Australia, Brasil eta Thailandia.
Erremolatxa klima hotzagoa duten eskualdetan landatzen da, Europako ipar-mendebaldean eta ekialdean Japoniako iparraldean eta AEBetako hainbat eskualdetan, Kalifornia barne. Landare honen hazkundea irailean amaitzen da, baina batzuetan uzta eta prozesatzea martxora arte luzatzen da. Azukrea kristalizatu egin daiteke, karamelua sortzeko.
[aldatu] Kanabera
Bildutako landareak zapaldu eta zukua bildu eta irazi egiten da. Likido hau tratatu egin behar da (sarritan karea erabiliz) ezpurutasunak kentzeko eta gero, sufre dioxidoarekin neutralizatu. Jarraian irakin eta hondoan sedimentuak kentzen dira. Gainazalean ere hondakin geruza bat agertuko da eta gaingabetu egin beharko da. Likidoa hoztu eta kristalizatzen uzten da, sarri irabiatuz, moldetan bota ahal izateko azukrea ekoiztuz. Kristalizazio prozesuan zentrifugazioa ere erabil daiteke.
[aldatu] Erremolatxa
Garbitutako erremolatxa xerra edo geruzatan mozten da eta ondoren azukrea erauzten da ur beroa eta "difusore" bat erabiliz. Ezpurutasunak prezipitarazteko karesne eta karbono dioxido disoluzio alkalino bat erabiltzen da. Irazketaren ondoren, lurrundu egiten da zukuaren solido kontzentrazioa %70eraino handitzeko. Azukrea kristalizazio kontrolatu bidez ateratzen da. Kristalak zentrifugazio bidez kentzen dira eta likidoa ontzi kristalizatzaileetan birziklatzen da. Berrerabili ezin daitekeen likidoa melaza moduan abereak elikatzeko erabiltzen da.