Sao Paulo
Wikipedia(e)tik
São Paulo |
|||
---|---|---|---|
Brasil | |||
|
|||
Izena
Ofiziala
|
São Paulo |
||
Koordenatuak Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- 1.523 km² 10.927.985 (2005) 7.175 bizt/km² |
||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Estatua Alkatea |
Brasil Hego-ekialdea São Paulo Gilberto Kassab |
||
Fundazioa Ordu eremua |
1554 urtarrilaren 25 UTC-3 |
||
www.prefeitura.sp.gov.br | |||
São Paulo Brasil eta Hego Amerikako hiririk handiena da, 10.927.985 biztanle baititu (2004). Hiri-inguru guztiak 20.500.000 biztanle hartzen ditu, gutxi gora-behera.
São Paulotarrei Paulistak deritze. Hiriak 1.523 kilometro karratuko azalera dauka. Horrek kilometro karratuko 7.175 biztanle ematen du. Munduko hiririk dentsuenetako bat da eta trafikorik kaotikoena duena, zazpi milioitik gora automobil dago zentsaturik hirian.
[aldatu] Historia
Josulagunek sortua 1554. urtean. Hazkunde itzela izan zuen, batez ere, hogeigarren mendean zehar. Kafe esportazioek hiriaren hazkunde hori bultzatu zuten, eta aldi berean industria baten garapena posible egin zuten. Horrez gain, munduko hainbat herrietatik milaka eta milaka inmigranteek hartu zuten Sao Paulo bizilekutzat, Brasil guztian gertatu bezala. Japonia eta Italiatik batez ere etorri ziren inmigranteok.
[aldatu] Hiriko barruti eta auzoak
Sao Pauloko hiria bost barrutitan banatzen da eta hauek aldi berean auzo ezberdinetan:
- Centro
- Zona Leste
- Zona Norte
- Zona Oeste
- Zona Sul