Uharte (geografia)
Wikipedia(e)tik
Uhartea edo Irla bere alde guztietan urez inguratuta dagoen lur zati bat da.
Uharteak erreka, laku, itsaso eta ozeanoetan aurki daitezke, eta hauen tamaina aldakorra da, metro karratu gutxi batzuetatik, bi milioi kilometro karratura iritsi daitezke, Groenlandiaren kasua adibide.
Uharteek hainbat jatorri desberdin izan ditzakete, sedimentuen depositoak, jatorri bolkanikoa, erosioak sortuak...