Ur-jauzi
Wikipedia(e)tik
Ur-jauzi bat fenomeno geologiko bat da, zeinetan ur ibilgu bat altuera batetik amiltzen den.
Ur-jauziak sortzeko arroka gogor baten gainetik joan behar du errekak eta gertakari geologiko batek sortutako amildegia aurkitu. Hau faila bat, haustura bat edo bestelakoa izan daiteke. Orokorrean azpian dagoen arroka multzoa goikoa baino bigunagoa bada denborarekin higatu eta ur-jauzia geroz eta altuagoa egingo da.
Ur-jauziek denborarekin aldatzen dute (bai urtaro bakoitzean bai eta urteetan zehar) eta sailkapen ezberdinak dituzte euren formaren arabera.
[aldatu] Ur-jauziak munduan
[aldatu] Altueraren arabera
World Waterfall Databasearen arabera honako hauek dira munduko ur-jauzirik altuenak. Gocta ur-jauzia, 14. agertzen dena, salto bakar batean altuera gehien duen 3.a da, berriki jakin den bezala.
Izena | Altuera | Herrialdea |
---|---|---|
Salto Angel | 979 metro | Venezuela |
Tugela Falls | 948 metro | Hego Afrika |
Las Tres Hermanas | 914 metro | Peru |
Olo'upena | 900 metro | Estatu Batuak |
Vinnufossen | 860 metro | Norbegia |
Balaifossen | 850 metro | Norbegia |
Pu'uka'oku | 840 metro | Estatu Batuak |
Browne ur-jauziak | 836 metro | Zelanda Berria |
Strupenfossen | 820 metro | Norbegia |
Ramnefjellsfossen | 818 metro | Norbegia |
Waihilau | 792 metro | Estatu Batuak |
Colonial Creek ur-jauziak | 788 metro | Estatu Batuak |
Mogenfossen | 773 metro | Norbegia |
Gocta | 771 metro | Peru |
Mutarazi | 762 metro | Zimbabwe |
[aldatu] Ur-bolumenaren arabera
World Waterfall Databasearen arabera honako hauek dira munduko ur-jauzirik handienak ur-bolumenaren arabera.
Izena | Bolumena (oin-kubiko segundukotan) | Ibaia | Herrialdea |
---|---|---|---|
Inga ur-jauziak | 1.500.000 | Kongo ibaia | Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Livingstone ur-jauziak | 1.240.000 | Kongo ibaia | Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Boyoma ur-jauziak | 600.000 | Lualaba | Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Guaira | 470.000 | Parana | Brasil |
Khone | 410.000 | Mekong | Laos |
Niagara | 212.000 | Niagara ibaia | Estatu Batuak / Kanada |
Celilo ur-jauziak | 191.215 | Columbia ibaia | Estatu Batuak |
Para | 125.000 | Caura | Venezuela |
Cachoeira de Paulo Afonso | 100.000 | Sao Francisco ibaia | Brasil |
Urubupunga | 97.000 | Parana | Brasil |
Iguazu | 61.660 | Iguazu | Argentina / Brasil |
Patos e Maribondo | 53.000 | Rio Grande | Brasil |
Victoria ur-jauziak | 38.340 | Zambezi | Zimbabwe / Zambia |
Virginia ur-jauziak | 35.300 | Hegoaldeko Nahanni ibaia | Kanada |
Grand Falls | 35.000 | Hamilton ibaia | Kanada |