Vatikanoko II. kontzilioa
Wikipedia(e)tik
Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian egindako Eliza Katoliko Erromatarraren kontzilio edo batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte.
Eliza Katolikoak XX. mendean izadako gertaera nagusitzat jotzen da, mundu modernora irekitzean baitatza. Oinarrizko hainbat gai eztabaidatu ziren, hau da, ospakizun liturgikoak, Elizak zein motako harreman izan behar zuen beste eliza kristauekin eta beste erlijioekin, gizartean izan behar zuen presentzia. Berariazko arazo teologikoak ere eztabaidatu ziren, hala nola, erlijio askatasuna eta agerkundea.
Vatikanoko II. kontzilioko emaitzak Kontzilioko Aktetann jasoak daude. Hala ere, erabaki ziren dokumentu nagusiak lau kontzilio-konstituzioetan jasoak daude:
- Sacrosanctum Concilium (liturgiaz) - 1963ko abenduaren 4an aldarrikatua
- Lumen Gentium (Elizaz) - 1964ko azaroaren 21ean
- Dei Verbum (agerkundeaz) - 1965eko azaroaren 18an
- Gaudium et Spes (Eliza eta mundu modernoaren harremanaz) - 1965eko abenduaren 7an
[aldatu] Kanpo loturak
Kontziliko dokumentuak
Kontziliko dokumentuak
Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera... Joxe Mari Susperregi, Donostiako Elizbarrutia
Kontzilio ekumenikoak | ||
|
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |