Walt Disney
Wikipedia(e)tik

Walter Elias Disney (1901eko abenduaren 5 - 1966ko abenduaren 15) Amerikako Estatu Batuetako zinema ekoizle, zuzendari, gidoigile eta ahozko aktorea izan zen. Roy O. Disney anaiarekin batera Walt Disney Productions enpresa fundatu zuen, gaur egun The Walt Disney Company izenekoa, munduko ikuskizun konpainia handienetakoa.
Walt Disneyek eta haren langileek munduko marrazki bizidun famatuenetakoak sortu zituzten. Haien artean, Mickey sagua dago, Disneyen alter egoa omen dena. Haien lanek sari andana jaso zuten. Baina horretaz gain, urrats berriak eman zituen umeentzako parkeetan, Disneyland, Walt Disney World besteak beste sortuz.